Euba Trading 1990. urtean jaio zen eta denbora tarte honetan Pizgarri Publizitario eta Promozio Marketing arloetan sutsu aritu izan gara lanean.

Hasiera batean bereziki produktu bakoitzari zegokion banatzaile egokienaren bila aritu ginen; gaur egun ordea, honetaz aparte, artikuluen originaltasunean eta berrikuntzetan sakonki saiatzen gara batetik, eta bestetik produktuen ematearen logistikan, beti ere gure bezeroei promozio kanpainen informazio osoa emanez.

Guzti honek, eta batez ere gure bezeroek gugan izan duten iritzi onak, gure lanaren inguruan arro egotera eramaten gaitu.

Globalizazio denbora hauetan, Euba Trading´en bezero bakoitza banakotasunaren ikuspuntutik tratatzen dugu, produktu eta aukera bakarrak eta esklusiboak aurkeztuz gure Marketing kanpainetan.

Z u r e t z a t  pentsatutako  l a n   sistema bat
 
 
Gure lan arloan kualifikatutako eta eskarmentuz beteriko lan talde sendo bat topa dezakezu.

Gainera, zuen esku jartzen ditugu 250 metro karratuko bulegoak eta primeran hornitutako 750 metro karratuko biltokiak, norabide guztietarako paregabeko loturekin, bilketarako eta zamalanetarako sarbide ezin hobeekin  eta  punta  puntako  aurrerakuntza
Asociación Nacional de Fabricantes y Vendedores de Artículos de Reclamo European Promotional Products Association teknikekin. Baliabide guzti hauek, kanpaina guztietarako erabili izan ditugu, ez soilik Iberiar Penintsula eta uharteentzako, baizik eta baita ere, Andorra, Frantzia eta Alemaniarentzako.

Gaur egun FIVAR eta EPPA taldeetako bazkide gara, gure zerbitzuei kalitate eta bermeen gehikuntza bat erantziz.
< home > >>enpresa<< < promozio marketing-a > < pizgarri publizitarioak > < harremanetarako >
hizkuntzak